Hondarribiko Marmoka musika taldeak urtarrilean Usurbilgo Haritz Harreguy estudioan grabatutako bere azken kantua aurkeztu zuen atzo zuzenean. Kantua akustikoan eskaini zuen Portuko Lamiarri tatoo eta kontzeptu estudioan. Bertako artista eta tatuatzailea, Telmo Iridoy izan baitzen taldeko lehen baxu-jolea, eta gaur egun ere diskoen karatula eta Marmokaren ikurraren egilea ere bada.
Taldekideen arabera, Hondarribiko herriko gertakizunei argia jarri, hausnartu eta kritika soziala egitearekin batera, herriari buruz, euren buruaz far egiteko aukera ematen duen kantua plazaratu dute. Izan ere, herrian emandako fake news edo berri faltsu batean oinarritu dira oraingo hontan, "Suge gorriaren itzal luzea" izeneko kantua sortzeko.
"Suge gorriaren itzal luzea" kantua momentuz youtuben aurki daiteke. Marmoka taldeak jakinarazi digunez, martxoan maketa berriaren aurkezpena egingo dute, eta apirilaren 18an Psilocybe-Enea aretoan kontzertuan aurkeztuko dituzte euren azken kantuak eszenatoki gainean.