Eraiki dantza taldeak Iñude eta Artzaien konpartsa prestatzeko bi entsegu antolatu ditu

Antxeta Irratia 2020ko ots. 5a, 00:00

Joan den urtean Eraikik antolatzen zuela 20. urtemugarekin deialdi zabala egin zutelarik, urte luzetan bildutako partehartzaile gehien izan zituen tradiziozko ekintza honek. Eta aurtengoan, otsailaren 16an ospatuko dutelarik, ordu laurden atzeratuko dute. Izan ere, egun berean Irungo Erdi Maratoia ospatuko da hiriguneko kaleetan, eta Zabaltza plazako abiapuntua zein San Juan plazako helmuga gunea desmontatu beharko du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Nolanahi ere, Inudeak eta Artzaiak konpartsan ehunka lagun parte hartuko dute aurtengoan ere. Eta Itsaso Aranburuk esplikatu digunez, egun handia izan ohi da.
Oraindik ere dantzari bezala parte hartu nahi duen orok aukera badu, 688 68 50 63 telefonora deituz. Eta bertara deitu beharko duzute ere, konpartsaren ondotik Azken Portu kiroldegian egingo duten bazkarirako lekua erreserbatu nahi izanez gero, 25 eurotan helduen menua, eta 10 eurotan haurrena.

Dena dela, momentuz, antolatu dituzten bi entseguen hitzorduekin geratuko gara. Aurrenekoa larunbata hontan izango baita.