Martxoaren 7an izango da finala, M8ko Emakumearen Astearen programazioaren barruan. 90. hamarkadan arrakasta handia izan zuen txapelketa berreskuratu nahi izan dute. Baina horrekin batera, erakunde publikoen babesarekin, herriko eskolak eta pilota elkartea inplikatu dituzte, berdintasuna eta kirola lantzeko proiektu zabalago baten baitan.
Lucia Elizondo eta Maria Jesus Berrotaran, txapelketa eta proiektuaren eramaileek esplikatu digutenez, partehartze kopuru polita bildu dute txapelketarako, baina proiektu haratago doa
Txapelketari dagokionez, Gipuzkoa osotik etorritako partehartzaileak bilduko ditu, otsaileko datozen hiru larunbatetan, Soroetako frontoian.
Garai batean denetarako baliatzen zen pilotaleku irekia, gaur egun nahiko utzita dago. Eta hormak graffitiz beteak zituenez, txapelketa duintzeko asmotan, Udalak atondu egin duela esplikatu digu Gotzone Larrarte zinegotziak.
Txapelketari buruz, eta Emekik abian jarri duen eskolartekoekin proiektuari buruzko xehetasun gehiago bilduko ditugu berehala Ipar-Orratza hontan.