Azken urteetan, Bidasoko Ospitalean, eskualdeko eskoletan, elkarte gastronomikoetan edota zenbait lantegietan egin izan duen bezala, oraingo honetan, Txingudiko Zerbitzuak-ek Bidasoa eta Artalekun biltzen diren jarraitzaileengan eragin nahi izan du. Horretarako, aholkularitza eta laguntza eman dio Bidasoari, jasangarritasunaren ikuspegi integrala duen ingurumen agenda bat diseinatzerako orduan.
Bidasoak mugitzen duen jende kopuru aintzat hartuta, efektu multipilikatzailea euki dezakeela uste dute.
Kasu hontan, Artalekun, edukiontzi hori eta berdea gaikako bilketa ahalbidetzen duten hiru puntuengatik ordezkatuko dituzte, papel poltsen banatzaile bat ezarriko dute, harmailetan kontsumitu ohi diren produktuak jasotzeko, hala nola pipak organiko gisa, eta klubeko bazkideek poltsa berrerabilgarriak jasoko dituzte. Eta iturriko ura kontsumitzeko neurriak hartuko dituzte.
Dena dela, baliabide fisikoetatik haratago joan da Txinzer-etik egin duten lana. Diagnostiko sakon bat egin baitute, aldez aurretik.
Aipatutako neurri gehientsuenak, bihar Bidasoa Irun eta Abanca Ademar Leon arteko partidan martxan jarriko dituzte. Bidasoa ASOBAL Ligara itzultzen baita, neguko atsedenaren ondotik.
Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentearekin hitzegin dugu