"Boc 'n' Rolla" izeneko berrerabilgarriak diren bildukiak banatu ditu Hondarribiako udalak

Antxeta Irratia 2020ko ots. 4a, 00:00

Hondarribia herri jasangarriago bat bilakatzeko ahaleginetan, herriko hiru ikastetxeetako lehen hezkuntzako haur guztiek, bere hamaiketakoa eramateko "Boc 'n' Rolla" izeneko berrerabilgarriak diren bilduki edo xorro bana izango dute. Agenda 21 programaren baitan, aurten elikadura jasangarria lantzen ari dira Hondarribiko lehen hezkuntzako 1.044 ikasleek.

Udalak banatuko dizkien beste hainbeste bilduki hauekin, ekarpen txiki bat gehiago egin nahi izan du.

Kalixa Silanes, Agenda 21eko eta Ingurumenerako zinegotziak esplikatu digunez, helburu bikoitza du ekimen honek. Alde batetik orain arte erabili den aluminiozko edo plastikozkoa ordezkatzea, hondakin kopurua murriztuz, eta bigarrenik, haurrak kontzientizatzea.

Ekimena Aranzadirekin batera aurrera eraman dute, eta ‘Boc 'n' Rolla’ xorro berrerabilgarriak berdeak izateaz gain, Jaizkibelen aurki ditzakegun flora eta fauna espezie tipikoen marrazkiekin apainduta dago.

Kalixa Silanes