Zaldunborda Gelditu plataformak bilkura berezia deitu du gaur, arratsaldeko 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean

Antxeta Irratia 2020ko ots. 4a, 00:00

Bertan, taldeak aurrera eramango dituen egitasmoen berri emango dute. Eta irundarren proposamenak jasotzeko bilera ere izango dela iragarri dute.

Zaldunborda Gelditu plataformatik Hondarribian sortutako mugimendu azkarra, inguruko herri eta eskualdeetara zabaltzen saiatzen ari dira. Eta Oarsoaldean azkar hedatu bada ere, Irunen, hiri handiagoa izanagatik zailtasunak izaten ari direla aitortu digu Sonia Herce, plataformako kideak.

Zaldunbordako makro outletaren proiektuaren kontra mugimendua saretzeko lan hoorretan, Irungo hiriak asko duela jokoan oroitarazi nahi izan dute Mugan merkatarien elkartetik. Izan ere, 2011az geroztik Irungo tokiko komertzioaren %30ak itxi egin duela jakinda, "hilzorian den sektoreari azken kolpea" suposatuko lukeelakoan daude.

Horrexeagatik, atsalde hontan, suntsipen ekonomiko zein ingurumenekoa ekarriko lituzkeen proiektuarekin sentsibilizatuta dauden irundar, gizarte eragile, alderdi politiko zein sindikatuei bertaratzeko deia egiten diete.

Sonia Herce plataformako kidea