MInbiziaren aurkako mintzodromoa

Antxeta Irratia 2020ko ots. 3a, 00:00

Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteakmintzodromoaren formlua baliatu nahi  du, euskaraz baldin bada posible, baina bereziki minbiziari buruz mintzatzeko.  
Otsailaren 4 hontan ospatzen den Nazioarteko Minbiziaren Kontrako Eguna probestu nahi izan dute deialdi orokorra egiteko. Mintzodromoa edo elkarrizketa-foroa antolatu dute, Donostiako Kursaalen, World Cafe formatuan oinarrituta.

"Minbizia da" kanpainaren barruan antolatu dute ekimena, eta mintzodromoaren lehen hitza Manu Lezertua Arartekoak emango du, 2015ean minbizia izan zuena.
Haien helburua da, minbiziaren estigmak baztertu, eta prozesu onkologikoa ezagutara ematea.
Donostiako deialdiarekin batera, gure eskualdean, Hondarribiko San Pedro kalean eta Irungo hirierdian ere, informazio mahaiak ezarriko dituzte astearte hontan. Eta Hondarribian, astelehen gau hontan eta bihar ere, harresiak argi berdez argiztatuko dituzte.

Maider Sierra, elkarteko psikologa da

 

Erlazionatuak

MInbiziaren aurkako mintzodromoa

Antxeta Irratia 2020 ots 03 Behe Bidasoa