Hendaia izan zen, Ipar Euskal Herrian euskara teknikari bat kontratatzen aintzindari, eta azken urteetan langileak animatu nahi izan dituzte euskalduntzera.
Aldiz, lurraldeko funtzio publikoan diren langileen formakuntza eskubidea markatzen duen 2007ko abenduan onartu dekretuaren arabera, Euskal Herri Elkargoarekin eta EEPrekin hizkuntza politikaren harira, Hendaiako Herriko Etxean jendearekin harremanetan diren langileak, lan denboran euskara formakuntzak hartzeko eskubidea badute. Hontaz gain, joan den asteko herriko kontseiluan euskara ikasten duten herriko langileentzako dirulaguntzak onartu dituzte.
Hala, lan denboran aukerarik ez duten langileek ere, diruz lagunduko ditu euskara ikas dezaten.
Laguntza jasotzeko hiru ikasturteak elkarren jarraian egin behar dira, edo ezinbesteko arrazoiak aurkeztu. Bestalde, ikastaldi trinkoetarako edota barnetegietara joateko ere, laguntzak emango dituzte, 200 euro aste batetarako, eta 400 eurotako bi asteetarako.
Mixel Muinos, euskara hautetsia