Irunera heldu da ARGIA saria

Antxeta Irratia 2020ko ots. 3a, 00:00

Joan den ostiralean euskarako komunikazioan egindako lana aitortzen duten 31. Argia Sariak banatu zituzten aldizkariaren bere mendeurrenean. Eta sarituen artean, Bertha Gaztelumendi zinemagile irundarra izan zen. Dokumentalen sailan, Euskal Herriko 70. eta 80. hamarkadetako antinuklear mugimenduaren azterketa egiten duen “Ez, eskerrik asko. Gladysen Leihoa” izenekoak eraman du saria.
Orain artean ez zen sekulan "Nuklearrik ez" mugimendua aztertu. Eta Guardia Zibilak manifestaldi baketsu batean Tuteran tiroz erahil zuen Gladys del Estal nuklearren kontrako militantearen figuran oinarrituta kontatu ditu garai haiek Bertha Gaztelumendik.
Dokumentala ikusteko aukera izango duzute hilabete hontan, hain justu, bere herrian. Irungo Udalak antolatu duen DokuIrun programazioaren baitan, eskualdeko zinemagile, ekoizpen-etxe eta kazetarien dokumentalak proiektatuko baitituzte maiatza bitartean.
Otsailaren 14ean, ostiralarekin, Amaia Kultur Zentroan proiektatuko dute dokumentala, eta Bertha Gaztelumendi hor izanen da ondoko solasaldi batentzako.
Sarrerak dohainik dira, baina gonbidapenak jaso behar dira Turismo Bulegoan.

 

Erlazionatuak

Irunera heldu da ARGIA saria

Antxeta Irratia 2020 ots 03 Behe Bidasoa