Familian ere euskararen erabilera sustatzeko programa

Antxeta Irratia 2020ko ots. 3a, 00:00

Otsailaren 7a bitartean eman du Euskara departamenduak Familia Ola programan datozen asteetan antolatuko dituzten jardueretan izena emateko aukera.
Euskara aisialdi garaian gehiago praktikatu nahi duten, edota horren beharretan diren familiei zuzendutako programa da. Berez, 2 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago. Eta Urtxintxa Eskola elkarteko begiraleen gidaritzapean, familiak elkartu eta hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera eskaintzen du.
Mintzalagun erraldoi baten gisa uler daiteke hein batean.

Joan den azaroan zirkoa familian edota Arditurrira bisita proposatu ondotik, hiru jarduera antolatu dituzte otsailan egiteko:
-Otsailaren 11n eta 13an, yoga tailerra 17:30etatik 19:00retara.
-Otsailaren 18an eta 20ean sukaldaritza tailerra familian.
-Eta otsailaren 29an, Tolosara irteera egingo dute.

Izena emateko irun.eus Udalaren webgunetik egin daiteke otsailaren 7a bitartean. Urtero familia andana batek parte hartzen du ekimen hauetan, eta euskararen transmisioa hobetzeko tresna eraginkorra izateaz gain, jende ezagutu eta familian aisialdia partekatzeko interesgarria da.
David Izaga Irungo euskara hautetsiak eman digu gaiaren berri

 

Erlazionatuak

Familian ere euskararen erabilera sustatzeko programa

Antxeta Irratia 2020 ots 03 Behe Bidasoa

Familian ere euskararen erabilera sustatzeko programa

Antxeta Irratia 2020 ots 03 Behe Bidasoa