Aurreikusi bezala, Elgarrekin Podemos eta EH Bilduren babesa jaso zuen udal gobernu sozialistak 2020.urteko aurrekontuak onartzeko

Antxeta Irratia 2020ko urt. 29a, 00:00

Kasik bost orduko udal osoko bilkura behar izan zuten atzo Irungo udal talde politikoek, 2020. urteko udal aurrekontuak eztabaidatzeko. Baina aurreikusita zegoen bezala, Elgarrekin Podemos eta EH Bilduren babesa jaso zuen udal gobernu sozialistak. Horrenbestez, orain artean luzapenean zen 2018 udal aurrekontuen aldean, 84 milioi euroko aurrekontu berria onartu egin zen atzo, %13,5eko emendioa suposatzen duena.

Ezkerreko alderdien 17 aldeko bozka, EAJren 7 abstentzio eta PP alderdiaren kontrako bozka bakarra izan zen emaitza.

Jose Antonio Santano alkatearen arabera, Udalak bizi zuen blokeo egoeratik ateratzeko aro politiko berri batetan murgildu da Irun, aurrekontu ezkertiar eta sozialagoekin, eta ezberdinen arteko adostasunean oinarrituta.

EAJk ez ustekoa eman zuen atzo. 162.000 euro ingurutan eragin du, Udal Gobernuak onartu dizkion dozena bat zuzenketen ondorioz.

Baina azken asteetan emandako gora-behera politiko guztien ondotik, jeltzaleen ezezkoa espero zitekeen arren, abstenitzea erabaki zuten.

Xabier Iridoyk esplikatu digunez, abstentzioarekin adierazi nahi izan dute, ez daudela ezezkoan egonagatik, eta irundarren interesen alde lan egiteko prest direla. Baina eszenatoki berri honetan, jeltzaleak oposizio alternatiba bakarra dela nabarmendu du.

Anartean, aurrekontuak posible egin dituzten oposizioko beste bi alderdiak pozik agertu ziren atzo. ELgarrekin Podemos-en kasuan, 3,3 milioi euro inguruko konpromisoak lortu ditu, aurten eta legegintzaldi honetarako. 1.570.000 euro aurrekontua duen, eta Iparralde etorbideko Villa Madariagan eraikiko den Emakumeen Etxea kasu.

Baina aurrekontu hauek ezkerreko politiketan Irungo hiriak dituen erronka handien lehen urratsa besteri ez dela uste du, Miren Etxebestek.

Anartean, Energia Berdearen Zerbitzua sortzeko 176.000 euro bideratuko dira. Eta trantsizio energetikorako zenbait urrats emango ditu Udalak: alokairuzko bizikleta elektrikoen  udal zerbitzua sortuz edota enpresa zein partikularrek energia autokontsumorako instalazioetarako dirulaguntza partida bat ere onartu dutelarik.

EH Bilduren kasua, jakina da 4,5 milioi euroko konpromisoa lortu duela udal gobernu sozialistaren partetik, alokairuzko etxebizitza parke publiko baten sortzeko. Alarde erezmuan 10 etxebizitza, eta beste 23 Lucas De Berroa kaleko eraikina arraberrituz.

Nolanahi ere, sozialistekin akordioa baikorra da koalizeio abertzalearen arabera, kuantitatiboki, zein kualitatiboki ere. Aurrerapauso bat delakoan.

PP alderdiaren kasuan, 81.000 euroko aurrekontu aldaketa onartu zion gobernuak, hiru zuzeneketetan. Nagusia, 70.000 eurotakoa, kaleko argiteria berritzen jarraitzeko LED teknologiarekin. 

Ordezkari politiko guztiekin mintzatu ginen