2018an baino %3,7 gehiago da, marka historiko berri bat. 2013. urtea Mugikortasun Mahaia osatu eta lineak berrantolatzea erabaki zenetik, urtero egin dute hobera datuek. Eta 2019ko bilana egiterakoan, Udalak nabarmendu du gainera, línea guztietan egin duela gora. Zaisa-Ospitale linea da nagusi, 1,2 milioi erabiltzailerekin. Baina gehien emendatu dena L4 linea izan da. 2018an martxan jarrita, 51.770 bidaiari jaso zituen estreineko urtean, eta iaz 82.869 izan dira, %40 gehiago.
Ingurumen eta Mugikortasunerako zinegotzia, Borja Olazabal pozik agertu da garraio publikoaren alde egindako apostua ongibidean doalako. Eta zerbitzuak izan duen hobekuntzaren irudiko, Hondarribia kalean ezarri duten autobús geltokietako marquesina berrietako batean eman ditu azalpenak.
IrunBus hobetzen jarraitzeko konpromisoa agertu du Udalak. Eta joan den urtean martxan jarritako autobus elektrikoaren bidetik, 10 urteren buruan línea guztiak elektrifikatzeko helburua markatu dute.
Zentzu honetan, Madrilgo parlamentuan onartu beharko bada ere, Espainiako Gobernu berriak ezarri nahi duen Larrialdi Klimatikoaren Kontrako Lege berria dela eta, Irun bezalako 50.000 biztanle baino gehiagoko hirietako erdiguneak ZERO ISURIKO EREMUAK sortu beharko dira berandu baino lehen. Eta Irungo Udalak legea onartu bezain pronto, egin beharreko trafiko aldaketak aztertzeko borondatea agertu du.
Borja Olazabal hautetsia