Larunbat arratsaldean eta igande goizean Txakurkrossa izango dugu seigarren urtez Hondarribian Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, Higer Itsasargiko inguruetan burutuko da larunbatean eta igandean. Ekitaldia, larunbatean 17:00etan hasiko da Bikejoringeko 3,5 kilometroko proba batekin. Proba horretan, txakurrak korrika egiten du eta pertsona bizikletaz joaten da, beti ere lasterketa protagonistaren erritmora egokituz. Ondoren, 19:00etan, gaueko Txakurkrossa egingo da, 4,4 km-ko distantzia izango duena. Kalixa silanes, hondarribiko zinegotzea