Abotsanitzek prentsaurrekoa eskaini du gaur herritarrei laguntza eskatzeko
Etxe bat, bizitza bat Maria Angelesentzat. Hori eskatzeko prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoa plazan Abotsanitz taldeak. Maria Angeles Thomen gaixorik dago. Bihotzeko arazo larriak ditu eta %48ko elbarritasuna. Ibili behar duela esan diote medikuek, baina ezin du mugitu, ez delako gai bere etxeko eskaileretatik behera jaisteko. Gainera, bihotzeko arazoak kontuan izanik, esan diote eskailerak igo eta jaistea ez zaiola komeni. Egoeraren larritasuna ikusirik, bere egoera salatzera animatu da talde abertzalea. Honndarribiko Udalak emergentzietarako bost pisu dituela azpimarratu dute, eta horietatik lau hutsik daudela azpimarratu. "Azken urtean ez dira erabili" gaineratu dute. Maria Angelesek bere egoera hobetzeko pisu bat eskatu du, baina "ez diote erantzun ere egin" salatu dute.