Hirigintza eta Ondare arloan, 1,5 milio euroko aurrekontua bideratuko du Udalak aurten, lau helburu nagusirekin. Etxebizitza publikoaren alde egin eta alokairua sustatzea, Mendelu Eskapatxuloko eraberritzea, Portua eta Alde Zaharra berritzea, eta Arma Plaza Fundazioaren bitartez, ondarea babestu eta gizarteratzea. Horretarako, 400.000 euro inguruko aurrekontua izango du aurten Arma Plazak kontserbazio eta ondarearen balioan jartzeko helburuekin.
Bestalde, eta etxebizitzen kontserbazioari begira, auzoetako komunitate jabegoen kasuan, zein partikularretan ere, ITEa egiten lan txukuna osatzen ari bada ere herri mailan, Udalak dirulaguntza linea bat ezarriko du haientzat 2019 urtean bezala.
Etxebizitza publikoari dagokionez, aldiz, alokairu publikoak pisu handiagoa hartuko du.
Bestalde, udaberriko likidaziorako utziko dituzte beste inbertsio batzuk, San Nikolas zubia aldatzeko proiektua esate baterako.
Txomin Sagarzazu alkatearekin hitz egin dugu