Bizipoza dator Hondarribiara

Antxeta Irratia 2020ko urt. 21a, 00:00

Gizartegintzan lanean ari diren elkarte eta eragileak, indarrak bildu nahi izan dituzte, elkarteen elkartea bilakatu den Bizipoza izenekoan. Orotara 35 elkarte sozialek osatzen dute. Eta denek dute zerbait amankomunean, haur eta familien ongizatea helburu dutela. Hala, esklerosi anizkoitza jasaten duten pertsonen eta hauen senideen ADEMGI, dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko elkartea MINDARA elkartea, Txernobilen Lagunak edo GEHITU, adibidez, topa ditzazkegu hor.  Dokumentala eta dokuweb bat sortu dute euren berri emateko. Eta hiriburuetan dagoeneko aurkeztu ondotik, eskualdez-eskualde bira abiatzen dute. Ostegun hontan, Hondarribian izango dira.  

Anabel Arraiza Bizipozako kidearekin hitz egin dutu eta  baita Mindara elkarteeko kideekin ere.

Proiektuaren aurkezpena, ostegun hontan, Hondarribiko Kultur Etxean egingo dute arratsaldeko 19:00retan.

Erlazionatuak

Bizipoza dator Hondarribiara

Antxeta Irratia 2020 urt 21 Behe Bidasoa

Bizipoza dator Hondarribiara

Antxeta Irratia 2020 urt 22 Behe Bidasoa