Ekonomia sozialaren inguruan Bidasoaren bi aldeetan lan egiten duten kooperatiba eta elkarte ezberdinek, 3 foro edo mahainguru antolatu dituzte. 2018 urtetik, BDS koop eralkadeta fabrikaren baitan, Hendaia, Irun eta Hondarribiko enpresa eta kooperatiba ezberdinak elkarlanean ari dira.
Foroaren lehen hitzordua, ostegun hontan izango da. Bertan, Iker Elizalde, Hendaiako auzapeza ordea eta Enplegua, Jarduera Ekonomikoa, Gizarte eta Elkartasun Ekonomiaren zinegotzia. Berarekin batera Andoni Egia, Hernaniko herriko etxeko tokiko garapen teknikariak parte hartuko du ere. « Ekonomia sozial eraldatzaileak erakunde publikoetan duen eragina » aztertuko dute.
Hitzordua, BDS koop eraldaketa fabrikaren egoitzan, Irungo Axin zolua kalean 5. Zenbakian arratsaldeko 18.30etan iragango da