Hendaiako eta Donibaneko arraste-ontzi pelagikoentzat berri onekin, eta kezka handiagoarekin, aldiz, Hondarribikoentzat.
Izan ere, 90. hamarkadan pelagikoen kontra Bidasoaren bokalean bizi zandako istilu larrien ondotik, 2009az geroztik Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantza arautu duten ituna iraungi egin zen abenduaren 31ean, eta joan den astean negoziatu behar izan dute aurtengo kanpaina.
Pelagikoak erabiltzen dituzten Lapurdi eta Landetako arrantzaleek kanpaina lehenago hastea eskatu dute aurten.
Aste honetan Getarian egindako bileran, pelagokioen eskaera onartu egin dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako arrantzaleek. Hau da, antxuaren arrantza tradizionalean ari direnak martxoaren 1ean hasiko dute kanpaina beti bezala, baina pelagikoek ekainean beharrean, apirilaren 15ean hasiko direla esplikatu digu Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradietako presidenteak.
Garai batean pelagikoek antxuaren biomasan eragindako kalteen ondorio, eta tradizionalen harrapaketetan nabarmen eragiten zuelako erabaki zen, bi kanpainak denboran banatzea. Aldiz, azken urteetan antxuaren biomasa berreskuratzeko egindako lanen eta debekuen ondorioz, espeziea berreskuratu egin da. Baina aurten apirilaren 15etik aurrera pelagikoak eta tradizionalak aldi berean ariko dira arrantzan.
Horrek, arrantzaleak kezkatzen ditu
Edozein kasuetan, arrantzaleen artean lortu duten akordioa, orain Espainia eta Frantziako arrantza ministerioek baieztatu beharko dute, eta letra txikia bete gero.
Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradietako presidentearekin hitz egin dugu