Usurbil, Astigarraga eta Hernaniko sagarnotegien txotx sasoi irekieren ondotik, Euskal Sagardoa denominazioa duen Bidasoa eskualdeko sagarno bakarra baino ez zen falta estreinatzen. Horretarako, igandean 300 lagun inguru bildu ziren Irungo Meaka auzoko OLA sagardotegian.
Koldo Nausia lankideak segitu zuen urteko lehen txotx tragua.