Hondarribiko Turismo Plan Estrategikoa 2019-2023 aurkeztu dute

Antxeta Irratia 2020ko urt. 16a, 00:00

Azken lau urteetan egindako azterketa eta diagnostiko lan sakon baten ondotik, Hondarribiak turismoari ahalik eta etekinik handiena ateriaz, baina eredu jasangarri batekin egin nahi du aurrera.
Betiere, joan den astean aurkeztu zuten Hondarribiaren turismo markaren bitartez, Bidasoa-Txingudi eta Euskadi-Basque Country marketatik aldenduz, esentzia propioa duela erakutsi nahian. 
Horretarako, hainbat zutabe nagusi dituen proiektua aurkeztu dute gaurkoan. Datozen hiru urteetan 30 proiektu garatuko dituztelarik: 
Haien artean, Hondarribiko Turismoaren Behatokia sortzea, turismoak hirian dituen dinamikak eta ondorioak ezagutzeko, San Juan de Dios plazan autobus-dartsena bat bezalako proiektuak, edota autobus turistikoak kudeatuko dituen mugikortasun turistiko jasangarriko plan bat bultzatzea, seinaleztapena, Higerreko itsasargian eskuhartzeko plana edota Jaizkibel mendian ibilbideak martxan jartzea. 
Izan ere, turismoa herri osoan barreiatuz, masifikazioak sahiestuko dituzte, bisitariak urte osoan zehar erakartzeko aukera sustatzen den bitartean.  
Horren beharra dagoela ondorioztatu dute herritar eta sektoreko profesionalen eskutik egindako azterketan. 
Bestalde, turismo produktuen garapena bilatuko dute, kultura, gastronomia, erosketak, kirola eta natura edota inguruko herrietako baliabideekin lankidetza bilatuz. Eta marketin turistikoa landuko dute. Aipatu bezala, marka berria, wbegune, liburuxka eta behar euskarriekin. 
Era berean, hau guztia kudeatzeko gobernantza eredu berri bat bilatuko dute, Hondarribiko Turismo Kontseilua sortuz. 
Azken batean, Hondarribiaren protagonismoa zabaltzea dute helburu turismo-foroetan ere. Eta hortan, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean MAdrilen ospatuko den FITUR turismoaren azokan, Hondarribia presente izango da. 
Txomin Sagarzazu alkatea eta Maria Serrano, Turismo zinegotziarekin hitz egin dugu