Irungo Udalak tokiko zinemagintzari bultzada baten emateko nahia agertu du. Eta DokuIrun programa da horren adierazle. Izan ere, bihar hasi eta apirila bitartean proiektatuko dituzten 6 dokumentalen kasuan, Irungoa dute zuzendaria, protagonista, kontakizuna edo eszenatokia. Bihar bertan, Jon Sistiaga kazetari irundarrak zuzenduriko ETAren biktimei buruzko hausnarketarako "ZUBIAK" dokumentala eskainiko dute, 20:00retan Amaia Kultur Zentroan. Eta bertan izango da Jon Sistiaga bera proiekzioarekin batera, ikusleekin solasaldi baten eukitzeko. DokuIrun programaren formatoak, beti egileen partehartzea jasoko baitu. Bidasotar zinemagileentzako aukera paregabea dela esplikatu digu, otsailan bere azken lana eskainiko duen Bertha Gaztelumendik. Gaztelumendiren azken lana, "Ez, Eskerrik asko! Gladysen lehioa" izenekoak, Tuteran Guardia Zibilaren tiro batek eraildako Gladys del Estal-en erailketa du ardatz, antinuklear mugimenduaren berrikusketa historiko bat egiteko. Aipatutako bi emanaldi hauetaz gain, martxoan eta apirilean bina proiektuatuko dituzte, haien artean, Veneciako Festibalean aurkeztu berri duten Oskar Alegriaren "Zumiriki" edota gazte talde batek sortu berri duen Birziklatu Elkarte irundarraren aurkezpenerako baliatuko den, Greenpeace erakundeak ekoiztutako "Sanctuary" izenekoa, aldaketa klimatikoaz. Emanaldiak, beti ostiraletan izango dira, atsaldeko 20:00retan, eta sartzeak dohainik jaso daitezke Luis Marianoko turismo bulegoan edota egunean berean, Amaia Kultur Zentroan.
Bertha Gaztelumendirekin hitz egin dugu