Hondarribiko baserritarren azoka martxan jarri zutela 10 urte beteko dira heldu den udaberrian

Antxeta Irratia 2020ko urt. 16a, 00:00

Eta azken urteetan herriko ezti, ogi eta barazki ekoizleei Damarri plazan zein San Pedro kalean eskainitako azokaren aukerarekin batera, tokiko produktuaren aldeko apustua egin nahi izan du. Hala, Bottika aldeko agroaldean 15.000 metro karratu lur publiko jarri zituen nekazaritza ekologikoan proiektu berrientzat aukeran, eta udaberri hontan, Bertako Produktuaren Astea antolatuko dute hirugarren urtez.

Aldiz, baserritarren azokaren asterokoa bultzatu nahian, keinu txikiak ere egin nahi ditu Udalak. Eta gaurkoan, datozen asteetan azokan bertan erosketak egiteko banatuko dituzten espartzuzko 500 poltsa bererrabilgarri aurkeztu ditu Kalixa Silanes zinegotziak.

Baserritarrak ordea ez dira Udala bezaain baikor. Esan digutenez,  Udalak tokiko produktuan eta ekoizleengan sinesten duela dio, baina azoka kontsolidatua baldin badago, ez dute ulertzen, nolatan Udalak ez duen behingoz azoka egitura finko eta iraunkor batean kokatzen. Bezero zein ekoizleen faboretan izango litzakeela uste dute.