Espainiako Gobernu berriarekin itxaropen pittin bat dute Irungo pentsiodunek

Antxeta Irratia 2020ko urt. 14a, 00:00

Astelehen hontan bi urte bete dira, Hego Euskal Herrian pentsio duinen aldeko mobilizazioa hasi zenetik. Horrela astelehenero ehundaka erretretadun kalera atera dira. Astelehen hontan, borroka honen bi urteak ospatzeko ekimen berezia antolatu dute. Irunen esaterako, elkarretaratzearen ondotik, mutxikoak eta txistorra pintxoak banatu dituzte. Mugimenduko ordezkarien esanetan, duela bi urteko arrazoi berdinak mantentzen dira kalera ateratzeko, hortaz aldarripaken nagusiak oraindik erantzun gabe daudela gogoratu dute. Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak, 1080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen du eta eusko jaurlaritzari, araudi espezifiko baten bidez eta banaka, 1.080 eurora arte osatzea. Espainiako gobernu berriak hartuko dituen erabakien aurrean, esperantzarekin daudela azaldu dute.

Erlazionatuak