Azken txanpan sartu da, Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren V. edizioa, otsailaren 9an bukatzen da epea

Antxeta Irratia 2020ko urt. 13a, 00:00

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa, orain sei urte. Nagore Laffagen erailketak eragindako mina gainditu eta bere amak, Asun Casasolak jendartea eraldatzeko atera dituen indarrak omentzeko.

1.000 ipuin bildu ondotik, eta azken edizioetan zenbait berrikuntza ekarrita, 10 eta 16 urte arteko gazteek ere izango dute aurtengoan parte hartzeko aukera eurentzako kategorian.
Aldiz, hasierako urteetan ez bezala, aurten ipuinen gaia zehazteko hautatu duten leloea "Ez zaude bakarrik" ez da idatzi beharreko testuaren lehen esaldia edo abiapuntu izan beharrik.

Hain justu, otsailaren 9an lanak jasotzeko epea itxi ondotik, epaimahaia lanean hasiko da, eta martxoaren 5ean egingo dute sari-banaketa, Irungo Kale Nagusiko Bronte liburu-dendan bertan.
Lanak entregatzeko internet bidez egin daiteke. Xehetasun eta baldintza guztiak www.asuncasasolaipuinak.com atarian dituzue eskura.

Nere Sarriegi, lehiaketaren eramaileetako  bat da, eta harekin hitz egin dugu