Baina ostegunaz geroztik ikusgai izango da erakusketa Palmera-Montero gunean. 8 emakume irundarren istorioen erretratua egin dute, haiek elkarrizketatuz, eta Bostok-eko Gari Garaialderen argazkien eta Irunabar bertsoaren bilguneko kideen bertsoekin jantzi dituzte migrazio istorio horiek.
Migrazio prozesuak gogorrak izanik, inork ez du bere jaioterria uzten halabeharrez ez bada. Eta emakume eta etorkin izateak ekarri dizkien zailtasunak aztertu nahi izan ditu Parean elkarteak.
Miren Lantzek espikatu digunez, helburua ez zen erakusketa baten antolatzea. 2020ean atzerrira joan izan diren irundarren istorioekin segida izango duen proiektu orokorrago baten baitan, honen gizarteratzeko euskarri bat baino ez da izango.
8 emakume, lau 60. hamarkada Espainiar estatutik Irun hirira iritsitakoak, eta beste lauak 2000. urtetik aurrera Hego Amerika eta Afrikatik iritsitakoen istorioak ditu hizpide proiektuak.
Erakusketa ostegun hontatik urtarrilaren 30a bitartean ikusgai egongo da Palmera Montero gunean, eta ostiralean aurkezpen ekitaldia egingo dute 19:00retan, 8 emakume protagonistak han izango direlarik. Halako proiektu batean ikusmiran daudelako urduri daudela aitortu digute Parean elkartetik.
Irunabar-eko bertsolariak ere present izango dira ostiraleko aurkezpen ekitaldian, eta bertso eta irudien aldizkari bat ere plazaratu dute, proiektuaren berri ematen duena.
Miren Lanz Solbes bertako kidearekin hitz egin dugu