Pirinio Atlantikoetako prefeturak otsailaren 7an itxiko du martxoaren 15 eta 22ko udal hauteskundeetarako zerrenden izena emateko epe ofiziala. Hendaian, aldiz, zerrenda nagusiak prest dira hauteskundeetarako. Antxeta Irratian mahaingurua ere eginen dugu hautagaiekin neguaren azken asteetan.
Lehia nagusia egungo auzapeza den Kotte Ecenarroren HENDAIA ZUEKIN eta oposizioko taldea, orain arteko GOAZEN AITZINA zena, HENDAIA ELGARREKINen artekoa izanen da.
2014. urtean, Kotte Ecenarro sozialistak 2.014 bozkekin (%36,5a) nagusitu zitzaion, garai hartako GOAZEN AITZINAKO Battitte Sallaberry auzapezaren zerrendari, 1.500 bozka eskuratu zituela. Eta bozken %12,5a, orotara 693 bozka erdietsi zituen Hendaia Biltzen abertzaleen sustengua izan dute agintaldi honetan gobernu koalizioan.
Oposizioko GOAZEN AITZINA taldeak, aldiz, Hendaiarentzat proiektu dinamiko bat aurkeztu du. Pascal Destruhaut da hautagi berria eta harekin hitz egin dugu.
Zalantza bakarra, mementuko, 2014ko hauteskundeetan 500 bozkarekin %9a baino eskuratu ez zuen komunisten zerrenda da. Insoumis taldea ez da aurkeztuko, baina komunistekin batera eginen dute kanpaina, eta komunistek oraindik ere zerrenda ofizialdu ez badute ere, Laurent Tariol-ek zerrenda plurala osatzeko nahia agertu du, eta trantsizio ekologikoaren helburu nagusiarekin aurkeztuko direla iragarri du.