Eraiki Dantza Taldea otsailaren 16an Irunen ospatuko den Iñude eta Artzaien konpartsa antolatzen hasi da

Antxeta Irratia 2020ko urt. 8a, 00:00

Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz taldeak bilera bat antolatuko du urtarrilaren 12an. Bilera Behobiako auzo elkartean egingo da, eguerdiko 12:00tan.
Itsaso Aranburu, Eraiki taldeko kideak esplikatu digunez, ekitaldiaren pertsonai banaketa ere egingo da igandeko bilkuran.
Nabarmendu beharra dago iñude eta artzaiak ez direla desfileko pertsonaia bakarrak. Garaian garaiko mediku, erizain, kale garbitzaile, postari, apaiz eta baserritarrak ere ezinbestekoak baitira. Beraz, denentzako bada lekua.
Agerian geratu zen hori iazko ekitaldian. 20. urtea zen Eraikik Irungo Atsegiñaren lekukoa hartzen zuela antolaketan, eta deialdi berezia egin zutelarik, urtetan izandako Iñude eta Artzaien ospakizunik jendetsuena izan zen iazkoa.
Aurtengoan ere, parte hartu nahi duen orori luzatzen diote gonbidapena. Otsailaren 16ean primeran pasatzeko eguna antolatzen ari baitira.
Entseguak egingo dituzte Behobian bertan, eta Gaztelu Zahar eskolan euria egingo balu, otsailaren 8an 16:00retan, eta otsailaren 15ean, bezperan ere.
Xehetasun gehiago behar izanez gero, twitter eta facebooken Eraiki danta taldea bilatu.

Itsaso Aranburu berarekin hitz egin dugu