45 urte bete zituen iaz Akelarre, euskal kultur elkarteak. Baina urte berrira luzatu dituzte ospakizunak, edo urte berrian borobilduko dituzte. Hendaiako Bixintxo besten karietara, jaietako ekitaldi nagusia ospatuko dute urtarrilaren 18an. 100 dantzari inguru bilduko dira Beltzeniako Daniel Ugarteko taulagainean, eta horren ondotik afari batekin borobilduko dute.
Lehengoak eta oraingoak elkartu nahi dituzte afari hortan. Hendaiar belaunaldi anitz izan baitira euskal kultur elkarte honen partaide 45 urteotan.Hendaiako Orio auzoko Errekaldia gelan eginen dute afaria, eta lekua erreserbatzeko akelarre64700@hotmail.com posta elektronikora idatzi beharko da.