100 urte betetzen ditu aurten Xaia ostatuak. Mendeurrena merezi duen moduan ospatzeko, aurten hilabetero jarduera bereziren bat izanen da. Antolatu dituzten ekimenen artean, musika emanaldiak, kantu afari eta bazkariak edota bertso emanaldiak izanen dira besteak beste. Motorrak berotzen joateko, atzerabegirako ttipi bat eginen dute ostirala hontan, arratsaldeko 19:00retan. "Xaia eta Pausuren istorioa" solasaldia proposatu du Joseba Aurkenerenak ostirala hontan arratsaldeko 19:00retan. Berak ongi baitaki, mugazgaindiko gure eskualdearen eta Euskal Herriaren historia garaikidearen lekuko eta elkargune izan dela Xaia ostatua.
Mendeurrenaren egitarauaren inguruko xeheasun guztiak ukaiteko, aldiz, xaia100urte.net webgunera sartzea besterik ez duzue.