Irene Kastezubiko asanbladako ordezkariak esplikatu digunez, aurtengo M8-a igandearekin egokitu denez, zerbait handia antolatu nahi dute. Biharko deialdia, emakume bidasotar orori luzatu diote beraz, baita hezkuntza zentro, lantegi eta elkarte orori ere. Palmera Monteroko 2. aretoan izango da biulera arratsaldeko 17:00etan.