Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Hondarribiko Udalaren 2011tik 2019 arteko kontuak aztertuko ditu

Antxeta Irratia 2020ko urt. 7a, 00:00

 Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordean onartu dute hau, Elgarrekin Podemos eta EH Bilduko legebiltzarkideek galdeginda.  Batzorde horretan, Hondarribia izan zen gehien aipatu zen herria. Eta bere kontuetan irregulartasunak ote dauden argitzeko auditoria sakona bat egingo diote.   Hain justu, Abotsanitz udal talde abertzaleak hainbat alditan eskatu izan du udal batzarrean mozio bidez, Udalaren kudeaketan eman izan diren irregulartasunak konpontzea. Alkateak aitortuak baitira, eta udal kontu hartzailearen erreparo administratiboak alkate-dekretuz altxa izan dira urteotan.  Abenduan bertan, Abotsanitzek MONTAI enpresari 2012az geroztik ordaindutako zerbitzuak kontratu eta lehiaketa publikorik gabe egin izana leporatu zion Udalari. 2 milioi euro azken zazpi urteetan. Baina ez dira horrela ordaintzen diren zerbitzu bakarrak.  Zentzu hontan, kudeaketa garbi baten alde egiteko aukera gisa ikustezn du Abotsanitzek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo duen auditoria sakon hori. 

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak zortzi txosten aztertuko ditu. Aipatutako MONTAI taldeko lau enpresei 2015 eta 2019 artean Udalak egindako zerbitzu prestazioengatiko ordainketak batetik, Hondarribia Lantzen sozietate publikoaren jarduera 2016-2019 artean, eta azterketarik sakonena, 2011tik 2019 bitarteko, bi legegintzaldi osoetako Udalaren ekitaldi ekonomikoen azterketa. Iada, Aitor Kerejeta alkate zeneko 2014. urteko ekitaldia auditatu izan zuen epaitegi honek hainbat irregulartasun adieraziz. Baina horiek ere, ez dira zuzendu oposizioko talde nagusiaren arabera.

 

Igor Enparan Abotsanitzeko kdiearekin hitz egin dugu