Izan ere, inguru udalerrietan urtea bukatu aitzin aurrekontu berriak adosteko edo onartzeko gai izan diren bitartean, udal gobernu sozialistak ez du adostasunetara heltzeko gaitasunik erakutsi. Hala, Irungo EAJ udal taldea prest agertu da egoera desblokeatzeko, eta irundar hiritarren ongizatea helburu, udal aurrekontuak onartzeko baiezkoa emateko prest dagoela iragarri du. Malgutasunez jokatuko dute jeltzaleek, baina betiere, zenbait baldintza ezarriz. Proiektu zenbaitzuk ezinbestean onartu beharko dituzte sozialistek.
Hala eta guztiz ere, malguak izan direla uste du Iridoyk. Izan ere, negoziazioen hasieran jeltzaleek proposatutako 2,4 milioi euroko aldaketak 1,8 milioi eurotara murriztu egin dituzte. Eta kopuru hori lortzeko hain justu, jeltzaleen laugarren baldintza bete beharko luke udal gobernu jeltzaleak. Duela 15 urte plangintzatutako San Juan plazako udal eraikin berriaren lanak urtebetze atzeratzea, hain xuxen. 8 milioi euroko inbertsioa egingo dute bertan, eta 2020ean 1,8 milioi euro horretara bideratzea ez duelako jeltzaleen ustetan, ez hanka ez bururik.
Gainerakoan, jeltzaleek sozialistei luzatu dieten azken proposamenean, interes orokorrekoak diren beste zenbait eskaera egin dizkiete. Gizarte-politiketan; isolatuta dauden adinekoei laguntzeko zerbitzu berri bat sortzea, kulturan;gure balioak sustatzea eta Memoria Historikoan sakontzea. Aparkalekuan; erabiltzen ez diren zabalguneak egokitzea, hala nola Plaiaundi Institutuaren aurrean dagoen udal-lursailean, Miguel de Ambulodi kalean edo Iparraldeko etorbidean.
Bestalde, euskara, gazteria eta hezkuntza behar bezala sustatzeko hainbat neurri ere proposatu dituzte.
Xabier Iridoy jeltzalearekin hitz egin dugu