Guztion Alardea, alardea guztiena izan dadin

Antxeta Irratia 2020ko urt. 6a, 00:00

GUZTION ALARDEA taldeak bere aurkezpena egin zuen ostiral arratsean Hondarribiko musika eskolan. Gela leporaino betea zela eta, Guztion Alardea taldeko gazteek, Hondarribin, alarde bakar baten alde egin zuten. Horretarako eztabaida mahain bat sortzea proposatu zuten, denek izan dezaten Alardean parte hartzeko eskubidea, inolako bazterkeriarik gabe.

Azken hilabeteetan Alarde Fundazioa, Hondarribiko Emakumeak, Udaletxea eta Jaizkibel konpainia mistoarekin bildu dira.

Alarde Fundazioak, eta Hondarribiko Emakumeak taldeak, ez daude alarde bakarraren alde, hots, emakumeek ere parte hartuko luketen alarde bakar baten alde. Udaletxeak bere aldetik ez duela gai honetaz adierazpen publikorik eginen, adierazi die.

Azkenik, Jaizkibel konpainia prest agertu da, baina galtzaile eta irabazlerik gabeko prozesua abiatzen bada.

Erlazionatuak

Guztion Alardea, alardea guztiena izan dadin

Antxeta Irratia 2020 urt 06 Behe Bidasoa

Guztion Alardea, alardea guztiena izan dadin

Antxeta Irratia 2020 urt 06 Behe Bidasoa