Baxurako untzi ttipienek dituzte pairatuko kuota baimenen apaltze nagusiak

Antxeta Irratia 2020ko urt. 6a, 00:00

Europako Batzordeak biologoen ikerketak aztertu ondoren egindako arrantza harrapaketa kopuruen banaketa euskal arrantzaleen interesen kontrakoa izan da. Baxurako untzi ttipienek dituzte pairatuko kuota baimenen apaltze nagusiak. Izan ere, %41 murriztu du Europak Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleen txitxarro kuota, %5,5 legatzarena eta %3koa antxua.Aldiz, %40 emendatu dute aurtengo berdelaren kuota. Baina 2018an beste hainbeste murriztu zutela oroitarazi dute arrantzaleek. Hortaz, aurten Espainiako Gobernuak Europarekin negoziatu ondoko akordioarekin galtzen ateratzen dira euskal arrantzaleak. Eta diotenez, guttiago arrantzatuta ezingo dute karioago saldu ere. Beraz, kalteak orekatzeko zail ikusten dute.

Bestalde hegaluxe eta antxuarekin pozik dira. Azken honen kasuan, %3 apaldu dute kuota, joan den irailean egindako antxuaren biomasa azterketak ez dituelako uste bezain datu onak eman. Baina espeziearen biziraungo du, Kantauri Itsasoko kofradiek lehorreratu ahalko duten 28.702 tona arrantzatuta ere.

Arrantzaleen kezka nagusia, dena dela, arrantza kuoten gorabeherak eta arrainari atera dakiokeen errendimendu ekonomikoaz haratago, gasoilaren prezioaren gorabeherak dira. Azken urteetako erregaien kariotzeak kolokan jarri baitu, berez, finkoa den arrantza sektorearen gasturik handienetakoa.

Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien presidenteareki, hitz egin dugu.