Iragan berri dugun 2019. urtean, migrazio egoeran diren pertsonen etorrerak ez du etenik izan. Irun eta Hendaia-Pausu arteko mugetan ez da 2018ko xifretara heldu migratzaileen joan-etorria. Baina Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, 4.000 migratzaile baino gehiagok zeharkatu dute muga bizitza hobeago baten seka.