AMUITZ Hondarribiko merkatarien elkarte berria

Antxeta Irratia 2019ko abe. 18a, 00:00

Hondarribiko merkatariak gabonetako kanpaina aprobetxatuko dute, heldu den abenduaren 28an, herriko merkatarien elkarte berria aurkezteko. AMUITZ du izena, eta tokiko komertzioa sustatzeko lanean ari dira iada gabonetako kanpaina hontan, bezeroen artean sariak banatzeko zozketa batekin.

Joan den asteburuan, aldiz, Gabonetako Azoka ospatu zuten Santiago kaleko Maddalen plazan. 21 postu bildu ziren, eta jende andana bat pasa zelako balorazio baikorra egin du Udalak.

Izan ere, Udalarekin batera antolatutako ekimena zen, eta merkatariek Udalari koherentzia falta leporatzen badiote ere, ez diote uko egingo tokiko komertzioari fabore egin diezaioketen ekimenetan parte hartzeari. Halere, Gabonetako Azoka errebeindikatibo edo aldarrikatzailea izan zen, Zaldunbordaren kontra.

Sonia Herce, Amuitz elkarteko kide eta Portuko merkataria