Hondarribiko Udalak eten egin du Zaldunbordako Shopping Village makro-outlet proiektuaren tramitazioa

Antxeta Irratia 2019ko abe. 17a, 00:00

Udalak bertan behera utzi du momentuz Atzo jakitera eman zuenez, joan den ekainaren 26an dekretu bidez alkateak sinatu zuen egitasmoaren Zaldunborda Gainako Plan Partzialaren hasierako onespena bertan behera utzi du, Higertoki enpresa sustatzaileari galdegin zaizkion zuzenketak ez dituelako honek bete. Ezustekoan harrapatu ditu denak Udalak hartutako alkatearen dekretua bertan behera uzteko erabakia. Baina Txomin Sagarzazu alkateak berak, Zaldunbordari buruz eman dituen azalpen publiko bakarretan, Antxeta Irratiari eskaini elgarrizketan duela hiru aste iragarri zuen iada, hau gerta zitekeela. Aurre-onespena onartua zegoenik ukatu zuen, eta tramitazio administratiboan Udalak arauak bete eta betearazteko dagoela, eta zorrotz jokatuko zutela iragarri zuen.

Eta esan bezala, Higertokik ez ditu eskatu zaizkion zuzenketak bete. Baina horrek ez du esan nahi proiektua gauzatuko ez denik. Higertokik erabakia berrikustea eska dezakeelako oraindik. Baina edozein kasutan, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartutako saltoki handiak mugatzeko legeak eragin diezaioke orain proiektuari, berrabiatuko balitz.

Lege horren arabera, gehienez 2.500 metro koadro dituzten saltokiak eraiki daitezke Hondarribia bezalako biztanle kopurua duten herrietan. Eta salbuespen kasuetarako, 15.000 metro koadro arteko proiektuak ere aipatzen ditu legeak.

Gogora dezagun, outlet-aren egitasmoak 28.000 metro koadro dauzka, eta, beraz, urruti du legeak ezarritako gehienezko muga.

Hortaz, oposizioko udal talde nagusiak, Abotsanitz-ek, pozik hartu du berria. Baina tentuz.

Alderdi sozialistak ere begirunez hartu du erabakia. Udal Gobernuak zion bezain xuxen ez zebilea adierazten duelako. 

EH Bildutik ere begirunez hartu dute, Zaldunbordako makro-outlet proiektuaren kontra aurreneko albiste ona. «Garaipen partzialtzat» jo du iragarpena. Hala idatzi zuen, atzo arratsaldean, Iker Casanova koalizioko legebiltzarkideak sare sozialetanb.

Halere, proiektua behin betiko gelditzea ez dela lortu nabarmendu du EH Bilduk. Xabier Isasi Hondarribiko zinegotziak ere «albiste ontzat» jo du, gutxienez hasierako proiektua aldatzea ekar baitezake.

Entzungai dituzue adierazpen guztiak