Aste honetan zehar eskolartekoen bisitak jasoko dituzte, guztira 3.000 hau inguru iragango dira abenduaren 20a bitartean. Baina abenduaren 26tik urtarrilaren 4a arte publiko orokorrari zabalik egongo da.
Urtero bezala, ohiko zaldiko maldikoak, aurpegiak marrazteko txokoa, edo marrazketarako guneak prstatu dituzte. Eta horretaz gain, ETB3 telebista katearen karaokea, Errealaren joko eta animazioak edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren « ikasgela ibiltaria » proiektua izango dira presente, besteak beste. Sarrerak 8 eurotan izango dira 3 eta 13 urte bitartekoentzat, eta 7 eurotan helduentzat. 3 urtetik beherakoek aldiz dohainik sartzea dute.
Halere, Ficobak jakitera eman duenez, abenduaren 22a arte 5 eurotan eskura daitezke sarrerak internet bidezko salmentan. pin.ficoba.org helbidean.
Ane Mire Aspe, FICOBAko eguberriko haur parkeko zuzendariarekin hitz egin dugu