Erretreta sistemaren erreformaren kontrako mobilizazioekin jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian

Antxeta Irratia 2019ko abe. 17a, 00:00

Bada astebete iada mobilizazioak abiatu zituztela, eta goiz hontan, Hendaiako Errepublika plazan elgarretaratzea egin dute intersindikalak deiturik, Baionako manifestaldira joan aurretik. Aizpurdi Lizeoko irakasle eta langileak bildu dira bertan. Greba mugagabean sartu baitira. Gainerako eskoletan ere, eragin nabarmena ukaiteaz gain, Hendaiako Posta bulegoa ere itxita dago gaur, eta SNCFeko tren zerbitzuetan ere eragina badu. 

Peio Dufau, CGT sindikatuko ordezkaria