Atzo Bidasoa-Txingudi mugazgaindiko Partzuergoaren batzar berriaren eraketa egin zen.
Joan den maiatzean Irunen eta Hondarribian egindako udal-hauteskundeak direla eta, eta Partzuergoaren estatutuen 14. artikuluaren arabera, Batzar Nagusiko ordezkarien agintaldia amaitu egin baita, izendatu zituzten karguak berritu direlako. Hori dela eta, bi udaletako osoko bilkurek hiru ordezkari aukeratu behar izan dituzte. Hendaian ospatutako asanbladan, Irungo Udalaren kasuan, 2019ko uztailaren 12an egindako osoko bilkuran erabaki zen ordezkariak Jose Antonio Santano alkatea, Xabier Iridoy eta Miren Echeveste izango zirela.
Hondarribiko Udalari dagokionez, 2019ko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran Txomin Sagarzazu alkatea, Juan Luis Silanes eta María Noemí Odriozola hautatu ziren Batzarrerako ordezkari.
Hendaian, udal hauteskunderik egin ez denez, Kotte Ecenarro alkateak eta Richard Irazusta eta Iker Elizalde jarraitzen dute Udaleko ordezkari gisa.
Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak jarraituko du erakundearen lehendakari gisa.
Baina aldaketa guztien artean, Miren Etxebeste, Elkarrekin Podemoseko Irungo idazkari nagusia izan da odolberritze eta ideia berriak proposatzen sartu den bakarra.