Berez, 2016ko urrian sozialistek aurkeztutako mozio bati esker, ordenantza hori garatzea onartu zuen udalbatzak ahobatez. Baina orain artean, Udalak herriko etxebizitzen erabilera motari buruzko azterketa bat baino ez du egin, egoera erregulatu gabe jarraitzen duelarik.
Bizitoki turistikoen kopurua emendatu izanak, batetik, alokairuaren prezio orokorra garestitu eta gazteentzako eskaintza ttipitu egin duela diote sozialistek. Aldi berean, sekotre turistiko profesionalarenganako lehiakortasun desleala suposatzen duela oroitarazten dute.
Hortaz, egoera erregulatzeko udal ordenantza ezinbestekotzat jotzen duten bitartean, pisu turistikoei aplikatu beharreko tasa bati ere ez dizkio ateak ixten. Egoera aztertu eta komenigarria baldin bada, beste hiri batzuetan egin izan den bezala, tasa bat aplikatzea neurri egokia izan daitekeela uste du Iosu Alvarezek.
Hondarribiko ekonomiaren %22a turismoak eragiten du gaur egun, eta herrian lan egiten duten herritarren %82 zerbitzuen sektorean ari da lanean. Hortaz, pisu turistikoek ukan dezaketen eragina handia dela ohartarazi dute sozialistek.
Iosu Alvarez, PSEko Hondarribiko bozeramalea