100 urte, Zorionak Xaia

Antxeta Irratia 2019ko abe. 11a, 00:00

Pausuko Xaia ostatuak 100 urte beteko ditu aurki. 1920an  Maddi eta Pantxoa Hiribarren anai-arrebak, ostatu ttiki bal zabaldu zuten, bertan Aljeriatik ekarritako arnoa saltzen zuten, Xaia ostatua hasierati bidasoaren bi aldetako bizilagunen arteko elkargune bilakatu zen, izan ere, lapurdi eta Gipuzkoa banatzen duen egurrezko zubia ondoan bait zegoen. 1968 urtean Pablo Ugalde Oiartzuarra Xaian hasi zen lanean eta 1980an Hasierako jabea erretreta hartu zuenean ostatua erosi zuen. 2000. Urtean, Pablo Ugaldek xaia ostatua utzi eta 120 lagunek dirua jarri eta ondoren bakalao elkarteak hartu zuen xaia ostatuaren antolakuntza. Geroztik Beénat Elizondo da Xaia ostatuko nagusia. Mendeurrena merezi duen moduan ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute; 2020 urtean zehar, Anje Duhalde, Niko Etxart, SKUNK, L’arcugi edota Roots System bezalako musika taldeak arituko dira, horretaz gain, kantu afariak, bertso emanaldiak eta arno dastaketak antolatu dituzte besteak beste. Protagonista eta antolatzaileekin hitz egin dugu 

Erlazionatuak

100 urte, Zorionak Xaia

Antxeta Irratia 2019 abe 11 Behe Bidasoa

100 urte, Zorionak Xaia

Antxeta Irratia 2019 abe 11 Behe Bidasoa