2006an Aiako Harria Natur Parkeko Lapurriturriko informazio puntua zabaldu zutenetik, bisitari kopuru marka guztiak hautsi ditu aurten.

Antxeta Irratia 2019ko abenduaren 11

Guztira 1.625 bisitari jaso ditu Erlaitzen dagoen egurrezko etxolak. Eta Behemendi landa garapenerako elkarteak jakinarazi duenez, bisitarien %36a irundarra den bitartean, eta beste %17a Oarso-Bidasoko bizilaguna, atzerriko bisitarien kopuruak ere gora egin du. %11 Europako beste herrialde batzuetakoa izan baita aurten, eta guztien %19a Ipar Euskal Herriko mendizaleak.

Mikel Zendoya, Behemendi elkarteko ordezkariak esplikatu digunez, hastapeneko urtetan Irungo Udalarekin lankidetzan nekez  jarri ahal izan zuten zerbitzua martxan, baina azken urteetan sendotu egin da.