Eguberriak familia artean gozatzeko direnez, adinekoekin pentsatu du Irungo Udalak aurten ere. Joan den udan abian jarritako Udan Gogoz programaren hari beretik, espresuki adineko pertsonei zuzendutako jarduera egitaraua oparoa antolatu du Gizarte Zerbitzuetako Adinekoen Udal Zerbitzuak.
Gabonetako oporretan, adineko pertsonek bizi dezaketen bakardadea sahiestu, belaunaldien arteko jarduerak sustatu eta adineko pertsonen zahartzaro aktiboa sustatzeko helburu du Udalak.
Natalia Perez, Irungo Udaleko Adinekoen Zerbitzuko zuzendariak eman dizkio xehetasun guztiak Koldo Nausia lankideari