Gabonetako kanpainan bete-betean murgilduta gaudela, Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago. Irunen 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, 326 komertzio txikik ateak itxi baitituzte 2011az geroztik, eta %8ak Hondarribian. Eskualde gisa, EAEko daturik altuena da, kontuan hartu behar baita Euskadi mailan %7 apaldu egin dela komertzio txikien kopurua denbora epe berean. Datu hori kontuan hartuta, eta Zaldunbordako makro outlet proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzkeela ikusita, EH Bilduk “Tokiko merkatalguneak kolokan” izenburua duen hitzaldia antolatu du aste hontan Hondarribian. Hitzaldia, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Hondarribiko Kultur Etxean izango da, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren eskutik.
Iker Casanova legebiltzarkideak gogor egin dio aurre proiektuari, Hondarribiko alkateak ekainaren 26an dekretu bidez aurre-onarpenari bide eman zionetik. Eta merkataritza txikiaren etorkizuna kolokan dagoela nabarmendu du behin baino gehiagotan.
Bihar atsaldeko 19:00retan Alde Zaharreko Kultur Etxeko hitzaldia, irekia izango da, eta eskualdean eragin handia duen gaia denez, EH Bilduk bertaratzeko deia egiten die Irundar eta Hondarribitarrei.