Zaldunborda Gainako eremuan Higertokik lizentziarik gabe eraikitzen hasi dela salatu du Abotsanitzek.

Antxeta Irratia 2019ko abe. 10a, 00:00

Udaran inongo udal lizentziarik gabe zuhaitz eta landaredi mozketa eta betelanak egin zituenean, Abotsanitzek Ertzaintzara jo zuen salaketa egitera. Eta isun administratiboa jaso dezake enpresa sustatzaileak. Oraingoa honetan, aldiz, baimenik gabe ere eraikin txiki bat altxatzen hasi da eremuan bertan.

Udal arkitektoak baieztatu dio Abotsanitz udal taldeari, eraikuntza horrek ez duela udal lizentziarik jaso. Zaldunborda Gaineko Hondarribia Shopping Village delako sustatzaileak lurren deskontaminazioaren 5 milioi euroko gastua bere gain hartu duelarik, lan horiek egiteko baimena badu, baita horri lotutako lur zundaketak egiteko ere. Baina administrazioaren inolako kontrolik gabe, haratago joaten ari dela salatzen du Abotsanitzek. 

Gauzak honeka, lan guztiak bertan behera geratzea exijitzen du Abotsanitzek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari babesa eta esku hartzea eskatu die, legea errespetatu arazi dezaten.

Abotsanitzek egindako eskaeraren ondotik, Udal arkitektoak jakitera eman die, Higertoki enpresari eraikuntza horren lanak geldiarazteko agindua eman diola. 

Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramalea