Urtero bezala IPK elkarteak herriko elkarte eta eragile ezberdinen laguntzarekin ekitaldi solidarioa antolatzea lortu zuten. Larunbata arratsaldean, haurrak izan ziren protagonista nagusiak eta gauean kontzertuak: Iron eta Maider, Sugar&tiger, les sheriff edota rodeo taldeekin. Kontzertuaren sarrera jostailu baten truke eskuratzen zen. Antolatzaileak pozik agertu dira aurtengo Olentzero Rock festibalak izandako harrerarekin. Aitor Errazkin lankidea bertan izan zen eta antolaketan bolondres lanetan ibili zirien lagun batzuekin hitzegin zuen.