25 urte eta gero, bueltan dugu euskal presoen aldeko Santo Tomaseko txapelketa mitikoa. Irungo Sarek antolatuta, "Korapiloak askatzeko unea da" lelopean, abenduaren 21ean ospatuko da Urantzu pilotalekuan ere. Odei Eskudero, SAREko kidea eta antolatzaileetako baten azalpenak bildu ditugu. Taldeak gehienez jota 10 lagunekoak behar dute, eta esan bezala, izena emateko abenduaren 13a arte egin daiteke, torneosantotomas@gmail.com helbidera idatziz.