10 000 lagunek bete dituzte Baionako karrikak erretreta erreformaren aurka

Antxeta Irratia 2019ko abe. 5a, 00:00

Historikotzat jo dute atzo, erretreten erreformaren aurka Baionako karriketan burutu zen manifestaldia. 7000 pertsona batu ziren poliziaren arabera, eta antolatzaileen arabera aldiz 10 000. Datuak datu, sektore publiko eta pribatuko langileek aldarrikapenerez bete zituzten Lapurdiko hiriburuko karrikak. Datozen egunetan mobilizazio eta greba gehiago egonen direla ohartarazi zuten sindikatuek, eta batasuna atxikitzeko deia luzatu zuten, banketxeen mesedetara egina dagoen erreforma bat baita gobernua bultzatzen ari dena.

Hendaiako herriko etxeko langile bat, eta CGT zein LAB sindikatuetako ordezkariekin hitz egin dugu.