Herriko zerbitzu publiko anitzetan; aisialdi zentroa, ikastola eta eskola publiko gehienetan ere eragina ukanen du grebak. Eta Herri Elkargoak jakinarazi digunez, hondakinen biltzeko zerbitzua ere ez da bermatuko Iparralde osoan.
SNCFeko tren zerbitzuei dagokienez, Hendaia-Akize arteko TER zerbitzurik ez da izango gaur iluntzeaz geroztik, eta zerbitzu minimoak autobusez bermatuko dira.
Hain justu, SNCFko langileen CGTko ordezkaria izan dugu goiz hontan Goiz Berrin. Peio Dufau-ren arabera, erretreta erreformaren kontrako ostegun hontako greba mugimendu hau, Macronen agintaldiko handiena izango da.
CGT sindikatuko ordezkariak aipatu digunez, erretreta sistemaren erreforma langilegoa kaltetuko du, puntuen sistema ezarrita, azken 25 urteak beharrean, lan historial osoa kontuan hartuko baita, eta pentsioak apalduko dira. Gainera, erretreta adina atzeratu nahi dute, eta pentsio sistema publikoaren dirua, interes espekulatiboen faboretan utziko dute, banketxe zein asurantza etxeen esku utziko baitu diru hori estatuak.
Gaur egungo sistema defizitarioa dela dio frantses Gobernuak, gaur egun 3.000 milioi euroko zuloa egiten baita urtero. Baina sindikatuek argi dute aterabideak badirela.
Peio Dufau CGTko kidearen adierazpenak bildu ditugu